permiso-segura

Gidatze segurua

“In Itinere” segurtasuna
Istripuak aurreikusi eta bolantean egon daitezkeen arriskuak txikiagotzeko ikastaroa da. Trebakuntza guztiz praktikoa da eta gidatze segururako jarraibideak lortu, eta sekulako arriskua edo istripu baten aurrean aritzea irakasten baimentzen du. 8 orduko iraupena dauka, bi saiotan banatuta. Bata, modulu finkoa da (“in itinere” segurtasunari buruz, ondorengo edukiarekin: derrapatzeak, “aquaplaning”a, indar zentrifugo eta zentripetuak, balazten blokeoa, larrialdi kasuan nola jardun, errepidean gerta daitekeen krisi batean nola jokatu, segurtasun-jarraibideak, mekanika prebentiboa...). Bestea, berriz, modulu trukagarria da, talde bakoitzak aukera ditzakeen eduki pertsonalizatuekin (zentzuzko gidatzea, zama, estresaren aurkako gidatzea, zirkulazio-arau eta arautzearen birziklatzea). Ikastaroa modu eraginkor gisa garatzeko, hainbat baliabide pedagogiko eta tresna (kotxeak, kamioiak, desfibriladoreak, suteen aurkako materiala, etab.) jartzen ditugu zure eskura.

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera, nahi denean. Bi goizetan egiten da, 08:30etatik 12:30ak arte; baina, ez dago arazorik beste edozein ordu planteatzen bada.

Taldeak

Eskolak 9-12 bitarteko ikaslez osatuta daude, eta prezio bereziak eskaintzen ditugu taldeentzat.

Norentzat

Ikastaro guztiz gomendagarria da gidatzen duen edozein pertsonarentzat, bereziki, eskarmentu handiko gidaria bazara; birziklatze gisa balio baitu eta bolantean gerta daitezkeen arriskuak gutxiagotzen ikasten baita. Gainera eta animatzen bazara, primeran pasatuko duzu!