a1

A1 baimena

125 cm³ arteko motozikletak
125 cm³ arteko zilindrada, 11 kWko gehieneko potentzia eta 0,1 kW/kg-ko gehieneko potentzia/pisuen arteko erlazioa dituzten motozikletak (sidekarrarekin edo gabe) gidatzeko eskubidea ematen duen baimena da; baita 15 kWko gehieneko potentzia gainditzen ez duten motordun trizikloak ere. Gidabaimen honen lorpenak AM baimenaren barruan dauden ibilgailuak gidatzeko eskubidea ere ematen du. Gainera, B baimenarekin 3 urteko gutxieneko antzinatasuna edukitzen bada, 125 c. c. arteko motozikletak ere gida daitezke (baina, betiere espainiar lurraldean soilik).

Baldintzak

16 urte beteta edukitzea nahitaezko baldintza da.

Zertan datza

30 galderaz osaturiko azterketa teoriko komuna (kotxearen baimena lortzeko ere balio duena), beste berezi bat motorrerako (20 galdera); baita maniobren azterketa praktikoa (pista itxian) eta zirkulazioari dagokion beste praktiko bat ere (errepidean).

A2 baimena

Sidekarra eduki edo ez duten motozikletak, 450 c. c-ko gehieneko zilindrada batekin.
35 kWko (47.2 cv) gehieneko potentzia eta 0,2 kW/kg-tik beherako potentzia/pisuen arteko erlazioa dituzten motorrak (sidekarrarekin edo gabe) gidatzeko eskubidea ematen duen baimena da; baita motor mugatuak ere, potentzia bikoitza (92 cv) baino gehiago duen ibilgailu batetik ondorioztatu ez direnak. A1 baimenarekin baimenduta dauden ibilgailuak gidatzeko eskubidea ere ematen du gidabaimen honek.
a2

Baldintzak

18 urte beteta edukitzea nahitaezko baldintza da.

Zertan datza

A1ean bezala, A2a lortzeko 30 galderaz osaturiko azterketa teoriko komuna (B baimena eduki ezean) egin behar da, eta beste teoriko espezifiko bat (20 galdera). Era berean, azterketa praktikoak bi zati ditu: bata, maniobra-azterketa pista itxian; eta, bestea, zirkulazioari dagokiona, errepidean.

a

A baimena

Edozein potentzia eta pisuko motozikletak

Bide publikotik edozein potentzia eta pisua dituzten motozikletak gidatzeko eskubidea ematen duen baimena da. AM, A1 eta A2 baimenek baimentzen dituzten ibilgailu guztiak ditu barne. Halaber, 21 urtetik aurrera, baimen horren titularrak 15 kWtik gora dituzten trizikloak gidatzeko eskubidea ere badauka.

Bestalde, B baimenarekin 3 urtetik gorako antzinatasuna edukiz gero, 125 c. c. arteko motozikletak gida daitezke (baina, betiere espainiar lurraldean soilik).

Baldintzak

20 urte beteta edukitzea eta A2 baimenaren jabe izatea 2 urtez, gutxienez.

Zertan datza

Azterketarik gabeko ikastaroa da eta autoeskolan bertan egiten da; baina, Trafikoko aztertzaile ofizialek ikuskatzen dute. Hiru zati ditu: Teoria orokorra (ordu eta erdi), Kontzientziazioa eta sentsibilizazioa (ordu eta erdi) eta Praktikak (4 orduko maniobrak zirkuito itxian + 2 ordu trafiko orokorrari irekita dauden bideetan zirkulatzen).

AM baimena

Motor-bizikletak
Bi edo hiru gurpil dituzten motor-bizikletak eta lau gurpileko motor-bizikleta arinak (50cc-koak) baimentzen duen gidabaimena da.
am

Baldintzak

15 urte beteta edukitzea. Hala eta guztiz ere, titularrak 18 urte eduki arte ezin izango ditu ibilgailu horiek gidatu, baldin eta bidaiariak garraitzen badituzte.

Zertan datza

20 galderaz osaturiko azterketa teorikoa (gainditzeko, asko jota, 2 akats egin daitezke) eta maniobretan (pista itxian) oinarritutako beste bat.