permiso-adr

ADR - Oinarrizkoa

ADR - Merkantzia Arriskutsuen Oinarrizkoa
ADR oinarrizko baimenak zisterna ez den ibilgailu batean edozein materia arriskutsu garraiatzeko prestatzen zaitu, 5 urtetan zehar (eta 5 urtetik 5 urtera berriztagarri), lehergaiak (mota 1) eta erradioaktiboak (mota 7) izan ezik. Hots, ondorengo materiak garraiatzea baimentzen du: Gasak, Likido sukoiak, Materia solido sukoiak, Materia auto-erreaktiboak eta sentsibilizatu gabeko materia leherkor solidoak, Bat-bateko su hartzea esperimenta dezaketen materiak, Ura ukitzerakoan gas sukoiak botatzen dituzten materiak, Materia erregarriak, Materia peroxido organikoak, Materia toxikoak, Materia infekziosoak, Materia korrosiboak eta Hainbat materia zein objektu arriskutsu.

ADR - Zisternak

ADR - Merkantzia Arriskutsuen Zisternak
Baimen honen bitartez, merkantzia arriskutsuak, zisternak konkretuki, garraia ditzakezu errepidetik. Ondorengo gaiak aztertuko dituen gai-zerrenda dauka barne: Zisternak, Edukiontzi zisternak eta zenbait elementu dituzten gas-edukiontziak; Zisternen erabilerari dagozkion xedapen bereziak, edukiontzi-zisternak eta zenbait elementu dituzten gas-edukiontziak; Zisterna-ibilgailu eta elementu anitzetako gas-edukiontzien erabilerari dagozkion beste xedapen batzuk; Martxan doazen zisterna-ibilgailu, edukiontzi-zisterna eta zenbait elementu dituzten gas-edukiontzien portaera.

ADR - Lehergailuak

ADR - Merkantzia Arriskutsuen Lehergailuak
Garraiolari profesionalei zuzendutako ziurtagiria da. Horrek errepidetik merkantzia arriskutsuak garraiatzeko ahalmena ematen die, lehergailuen garraiatze espezialitatea, hain zuzen ere. Ondorengo gaiak aztertuko dituen gai-zerrenda dauka barne: ADR erregelamenduzko zati teorikoa; Ibilgailuaren dokumentuak; Zamaren dokumentuak; Merkantzia arriskutsuen moten ezagutzak; Etiketak; Merkantzia arriskutsuen osaketa; Lehen sorospenen teoria eta praktika; Suteen balioespenen teoria eta praktika.

Baldintzak

Gutxienez 19 urte edukitzea eta B baimenaren urte beteko antzinatasuna.

Zertan datza

20 galderaz osaturiko azterketa, eta suteak itzaltzeko praktikak barne hartzen dituen ikastaro teoriko-praktikoa da.

permiso-d

Hasierako GGA

Gaitasun Gidarien Agiria
Baimen honek, gidatzeko baimenarekin batera, lortu duen pertsonaren gaitasun profesionala egiaztatzen du. Beharrezko trebakuntza da; eta merkantzia edo bidaiariak garraiatuko dituen gidari profesional guztiek lortu behar dute.
  • Merkantzien hasierako prestakuntza (C1, C1+E, C, C+E).
  • Bidaiarien hasierako prestakuntza (D1, D1+E, D, D+E).
Ikastaroaren iraupena: 140 ordu. (130 ordu teoriko eta 10 ordu praktiko). Azterketa teorikoa eskatzen da Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldean Kohesioa Sustatzeko Sailaren aldetik. Merkantzia eta bidaiarien Hasierako GGA ikastaroek gai-zerrenda komun bat dute eta beste gai-zerrenda espezifikoa, espezialitatearen arabera.

Etengabeko GGA

Etengabeko GGA / berritzea

Garraioen gidari profesionalek GGAren birziklatze-trebakuntza edo etengabeko trebakuntza ere jaso behar dute, 5 urtetik behin.

Horren bitartez, hobeto kualifikatuta egon eta errepidetik ibiltzen den garraio-merkatuaren eskakizun berriei hobeto egokituta dauden gidari profesionalak lortzea nahi da; azken finean, bai trafiko, bai gidarien kalitatea eta segurtasuna hobetzea.

Ikastaro honek bidaiarien garraio (D1, D1+E, D, D+E) eta merkantzien garraioaren gidabaimenak (C1, C1+E, C, C+E) berritzeko balio du.

Ikastaroaren iraupena 35 ordu teorikotan datza.

Berritzea iraungitze data baino urte bete lehenago egin daiteke, antzinatasuna errespetatuz.

Salbuespenak
GGA ez zaie eskatzen ondorengo ibilgailuen gidariei: 1- 45 km/h-ko gehieneko abiadura. 2- Indar Armatu, Babes Zibil, suhiltzaile-talde eta segurtasun indarren zerbitzuen aldetik erabilitakoak. 3- Errepidean egiten diren frogen menpe dauden entseguzkoak, hobekuntza tekniko, konponketa edo mantenu xedearekin (hots, oraindik zirkulazioan jarri ez direnak). 4- Larrialdi- edo salbamendu misio-egoeratan erabiltzen direnak. 5- Bidaiari pribatu-partikular edo merkantzien garraiatzeari zuzenduta daudenak (RD 1211/1990). Adibidez: Gurutze Gorria, hoteletara eramaten diren bezeroak, aireportuen barruko garraioa, etab. 6- Gidariaren erabilerako, bere lanbidearen baitan, garraiatzen dituzten material edo ekipoak, betiere ibilgailuaren gidatzea ez denean bere eginbehar nagusia. Gai-zerrendaren edukia: Zuzenbide pribatuaren elementuak; Garraiolaria, enpresaburu-merkantil gisa; Zuzenbide soziala; Zuzenbide fiskala; enpresaren kudeaketa komertzial eta finantzarioa; Merkaturako sarbidea; Ustiapen-arauak eta arau teknikoak; Segurtasuna errepidean.